FUNTZIONAMENDU ARAUAK.. NORMAS DE FUNCIONAMIENTO

“EGUN ON” ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDU-ARAUAK

“egun on” zerbitzua erabiltzeko interesa duten guztiek honako arau hauek bete beharko dituzte:

  • Zerbitzu hau erabiltzeko IGE/AMPAko bazkide izan behar da.
  • Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa izango da bi gurasoek kanpoan lan egitea, eta beraien lan-ordutegia eskolak hasten diren ordu berean edo lehenago hastea; baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko enpresa-ziurtagiria eskatuko zaie interesatuei.
  • Baita ere, zerbitzua erabiltzeko aukera izango da gurasoetako batek lan egin eta bestea ikasten ari bada ikasketa-zentro ofizial edo homologaturen batean, eta honen eskola-ordutegia haurraren eskolak hasten diren ordu berean edo lehenago hasten bada.
  • Zerbitzu-ordutegia 08:30etik 09:30eta artekoa da. Ikasgela irekita izango da 08:30etik aurrera, eta hortik aurrera nahi denean utz daitezke haurrak ikasgelan, familia bakoitzaren premiaren arabera.
  • Kuota finkatzeko bi ordu-tarte ezarriko dira: 08:30etik erabiltzen dutenentzat eta 09:00etatik aurrera erabiltzen dutenentzat.
  • Ikastolan ezingo da haurra zortzi ordu eta erdi baino gehiago egon, ikastolan ematen diren zerbitzu guztiak barne. Adibideak:
    • Ikasle bat 08:30ean sartzen bada “egun on” zerbitzuan eta jangela-zerbitzuaz baliatzen bada, hau da, 08:30etik 17:00etara egoten bada, ezingo du eskolaz kanpoko jarduerarik egin.
    • Ikasle bat 08:30ean sartzen bada eta ez bada jangelan geratzen, hau da, 08:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egoten bada, egin ditzake eskolaz kanpoko jarduerak.
  • Zerbitzu hau erabiltzen duten bi eta hiru urteko ikasleak, gainera jangela-zerbitzua erabiltzen badute, ezingo dira geratu ikastolaren arratsaldeko orduetan  (15:00-17:00).
  • Salbuespenezko erabilera: Modalitate hau kasu berezietarako da: sendagilearekin hitzordu, larrialdi, lan-elkarrizketa edo antzeko beste egoera batzuetarako. “egun on” ikasgelaren salbuespenezko erabilera egin nahi bada, gutxienez egun bat lehenago ohartarazi behar da, eta ikasgela libre baldin badago erabili ahal izango da.
  • Kuota hilabete osoen arabera kobratuko da eta, gutxiago erabili arren, ez da hilabete baino gutxiagoko kobratuko.
  • Ordainketa hilabete-hasieran egingo da, eta zerbitzua uzteko, hilabetea bukatu baino gutxienez astebete lehenago jakinarazi behar da. Edozein zirkunstantziarengatik zerbitzua ez bada erabiltzen, EZ DA ITZULIKO jada ordaindutako diruaren proportziozko zatirik.

“NORMAS DE FUNCIONAMIENTO SERVICIO “EGUN ON”

Todas las personas interesadas en hacer uso del servicio “egun on” deberán hacer uso de las siguientes normas:

  • Para utilizar este servicio hay que ser socio/a de la AMPA.
  • Será necesario para que se puede utilizar este servicio que ambos padres trabajen, y que su horario de trabajo sea previo o coincidente con la hora de comienzo de las clases, para acreditar este requisito se pedirá certificado de empresa a los interesados.
  • Se podrá hacer uso del servicio en el caso de que uno de los padres trabaje y otro curse estudios en algún centro de estudios oficial u homologado y el horario de las clases sea previo o coincidente con el horario de las clases.
  • El horario del servicio será de 08:30 a 09:30 H. El aula estará abierta desde la 08:30 H, y a partir de esa hora se pueden dejar los niños/as en el aula en el horario que se quiera, según la necesidad de cada familia.
  • Se establecerán dos tramos horarios para la determinación de la cuota, los que lo utilicen desde las 08:30 horas y los que lo utilicen a partir de las 09:00 horas.
  • Solo se podrá permanecer en la Ikastola un máximo de ocho horas y media, incluyendo todos los servicios que se dan en la ikastola. Ejemplos:
    • Si un alumno entra a las 08:30 al servicio “egun on” y se queda al servicio de comedor, esto es, desde la 08:30 hasta las 17:00 horas, no podrá realizar actividades extraescolares.
    • Si un alumno entra a las 08:30 y no se queda al comedor, esto es, de 08:30 a 13:00 y de 15:00 a 17:00, si puede realizar actividades extraescolares.
  • Los alumnos de dos y tres años que utilicen este servicio, si además se quedan al servicio de comedor, no podrán asistir al horario de tarde de la ikastola (15:00-17:00)
  • Uso excepcional: Se prevé esta modalidad para casos puntuales tales como citas médicas, urgencias, entrevistas de trabajo u otras situaciones análogas. En el caso del uso excepcional del aula “egun on”, habrá que avisar previamente con una antelación de 1 día, y estará supeditado a la disponibilidad del aula.
  • La cuota se determinara por meses completos, no prorrateándose periodos inferiores al mes.
  • El pago se efectuará por meses adelantados, para darse de baja del servicio, hay que comunicarlo, como mínimo, con una semana de antelación a la finalización del mes en curso. En caso de que por cualquier circunstancia no se haga uso del servicio, NO SE REEMBOLSARÁ ninguna parte proporcional del dinero ya pagado.



RSS
CLOSE
CLOSE