Kontuak
IGEren finantzak gardentasunez kudeatzen ditugu eta kontuak familia guztientzat argitaratzen ditugu.
Ezagutu IGEren batzordeak eta parte hartu
"Ez duzu esperientziarik behar, laguntzeko gogoa baino ez!"
IGEren finantzak gardentasunez kudeatzen ditugu eta kontuak familia guztientzat argitaratzen ditugu.
IGErentzako laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzen ditugu.
Goizeko harrera-zerbitzua kudeatzen dugu: haurrak ordu bat lehenago sar daitezke, jolas eta jarduerekin.
Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen ditugu ikasturte osoan zehar.
Eskolako jai nagusiak antolatzen ditugu: neguko jaia eta udako jaia.
Euskarazko jarduera kulturalak antolatzen ditugu: euskararen eguna, Korrika, Agate Deuna eta abar. Euskararen erabilera sustatzen dugu.
Ikastolako Gabonetako apaingarriak jarri eta kentzen ditugu.
Jantoki zerbitzua gainbegiratzen dugu: elikadura osasuntsua eta jantokiko araudiak bermatuz.
Ostiral arratsaldetan jolasak antolatzen ditugu, haurrek ikastolan jolastu ahal izan dezaten 17:00etatik 18:00etara.
Eskolako baratzea kudeatzen dugu eta ingurumen-hezkuntzako jarduerak antolatzen ditugu.
Webgunea mantentzen dugu eta IGEren komunikazioa kudeatzen dugu.
Auzoa hobetzeko asmoz, auzoko hainbat talderekin elkartzen gara: gizarte-etxearekin, auzo-elkartearekin, udalarekin eta abarrekin.
IGEren produktuak sortu eta saltzen ditugu: kamisetak, poltsak eta bestelako materialak.
Gurasoentzako hezkuntza-jarduerak eta tailerrak antolatzen ditugu.
Auzoko Altxaburua sarea sortu dugu, besteak beste, Bigarren Hezkuntzara arte haurrei mugikorrik ez emateko helburuarekin.
Familiek euskara ikas dezaten jarduerak eta ikastaroak antolatzen ditugu.
Edozein batzordetan parte har dezakezu. Egin klik edozein txarteletan, nola batu zaitezkeen ikusteko.
Egin zaitez batzordeko kide